sábado, 18 de noviembre de 2017

GABONAK

Tradizio historikoan, Olentzero Euskal Herrian Eguberria eta Jesus Nazaretekoaren jaiotza iragartzen dituen euskal mitologiaren eta folklorearen pertsonaia da. Toki batzuetako kondairen arabera, azken jentila ere bada, Kixmi edo Jesusen jaiotzaren ondoren beste guztiak desagertu eta gero. Olentzeroren antzinako jatorria paganoa da ordea, neguko solstizioko ospakizunetako pertsonaia, non urte zaharraren amaiera eta urte edo eguzki berriaren etorrera ospatzen diren. Tradiziozko ospakizunean, urte zaharra irudikatzeko,[Sat 1] Olentzero itxurako panpinak ikazkin zikin, arlote, edale eta jatun bat irudikatzen du eta kalez kale eta etxez etxe eramaten dute andetan haur eta gazteek, eskea eginez. Beste batzuetan, ordea, Olentzero moduan mozorrotutako gazte bat da lagun-taldearekin batera doana, eskea eginez betiere. Toki batzuetan kondaira eta abestietan bakarrik aipaturiko pertsonaia izan da. Gehienetan Gabon egunean, abenduaren 24an, ospatzen da Olentzero. Egun, ordea, mundu zabaleko Bizarzuriren antzeko ordezko pertsonaia bilakatu eta, hark bezala, haurren gutunak jaso eta opariak banatzen ditu, askotan pertsonaia bizi moduan. XX. mendeko bukaeratik, Mari Domingi pertsonaia femeninoa ere izan du lagun. Sekularizazioari jarraiki, kristau izaera ere galdu du; aldi berean, ordea, Euskal Herriko eguberrietako pertsonaia nagusia izaten jarraitu du euskal identitatearen ikur garrantzitsu moduan.

Azken urteotan, Olentzeroren ekitaldietan gizonezko pertsonaia horrek duen protagonismoa emakumezko batekin orekatzeko asmoz, Mari Domingiri haren emazte edo neska-lagunaren rolean sartu dute hainbat ekitalditan.[Hainbatek kritikatu egin du emakumeari bigarren mailako rola ematearren tradizioa horrela aldatzea.




GABON KANTAK




Gabon kantak edo Eguberri kantak Eguberri aurreko denboran eta Eguberrietako ospakizunetan kantatu ohi diren abestiak dira. Gabon kanten lehenengo aipamenak Itun Berrian agertzen dira, Jesus Nazaretekoarenjaiotza ospatzeko. Mende askotan zehar, Jesusen jaiotza eta inguruko gertakariak (Errege Magoak edo artzainen adorazioa) izan dira kanta hauen gai nagusia baina XX. mendean zehar, eguberrietako ospakizunari berari buruzko gaiak eta beste elementu profano zenbait joan dira sartzen: familia eta lagun giroa, opariakBizar Zuri etab. Garai batean, gabon kantak eguberrietako ospakizunetan eta liturgian soilik abesten baziren ere, egun merkataritza-eremu guztietan ere entzuten da giroko musika moduan, jendeak eguberri girora bildu eta opariak eros ditzan. Euskal Herrian, haur eta gaztetxo taldeak biltzen dira kalez kale eta etxez etxe Olentzero eguneko eskeetan Gabon kantak abesten.

Gabon kantak



No hay comentarios:

Publicar un comentario