Eguberriak edo Gabonak Eguberri aurreko egunetatik Errege egunera bitarteko egunak eta egun horietan ospatzen diren jaiak dira, hala nola Gabon eguna, Eguberri-eguna, Gabonzahar, Urteberri-eguna eta Errege-eguna. XX. mendearen bigarren erdiaz geroztik, kontsumismoak oparien ohitura hori bultzatu eta muturreraino eraman du,
SANTA LUTZIA
Santa Luzia eguna abenduaren 13an Luzia Sirakusakoaren omenez ospatzen den jaia da, bereziki Italian eta Eskandinavian. Euskal Herrian ere biziki ospatzen da: ohikoa da emakumeen lagun-taldeak egun horretan bildu eta elkarrekin afaltzea eta Zumarragan eta Urretxun Santa Luzia azoka egiten da egun horretan.
GABON EGUNA
Gabon eguna, Euskal Herrian Olentzero edo Olentzero eguna ere deitua, Eguberri jaiaren bezpera da, abenduaren 24an. Jatorrian, katolikoen eta protestanteen artean ospatzen da bereziki, biharamuneko Eguberri jaiaren liturgiaren hasieratzat, Gabona («gau ona») deitzen den gau-ospakizunean. Eguberriak izeneko jai-garaiko lehen ospakizun handia da. Egun, hasierako ospakizunaren esanahia gainditu eta fededunak ez diren familietan ere ospatzen da, familia giroko oturuntza baten inguruan gehienetan. Hainbat herrialdeetan, protestanteetan batez ere, oparien hartu emana ere burutu ohi da
Gabonzahar
Gabonzaharra, gabonzahar-gaua edota urtezahar-gaua urteko azken gaua da. Mundu zabalean jai-giroan ospatu ohi den gaua. Biharamunean, urte berrian ia, Urteberri-eguna ospatzen da.
Gabonzaharra, gabonzahar-gaua edota urtezahar-gaua urteko azken gaua da. Mundu zabalean jai-giroan ospatu ohi den gaua. Biharamunean, urte berrian ia, Urteberri-eguna ospatzen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario