viernes, 24 de enero de 2020

NEGUA



NEGUA ETORRI DA

Negua etorri da, eta Haur Hezkuntzan eskola apaintzeko mural eta marrazkiak egiten hasi gara. Oso langile aritu dira!




Margolari galantak ditugu eskolan!


Kotoia eta margoekin elur panpin ederra egin dugu.





Gelan pinuak margotu eta apaindu ditugu geroago muralean itsasteko.

martes, 21 de enero de 2020

MATRIKULA 2019-20




MATRIKULA EPEA ZABALIK / ABIERTO PLAZO DE MATRICULACIÓN 2020-2021


* Aukeratutako lehenengo ikastetxean: 2020ko urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra bitartean.
*Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: 2020ko martxoaren 17a.
*Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: 2020ko martxoaren 25era arte.
*Eskabidean atzera egitea: 2020ko martxoaren 25era arte.
*Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2020ko martxoaren 31a.
*Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: 2020ko apirilaren 21a.
*Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: 2020ko apirilaren 30era arte.
*Ordezkariek esleitutako plazei uko egitea: 2020ko maiatzaren 5era arte.
*Itxarote-zerrendaren iraunaldia: 2020ko irailaren 18ra arte.

Curso académico 2020-2021 /2020-2021 Kurtsoa

  • Publicación del listado de solicitantes: 25 de febrero de 2020
  • Publicación de listas provisionales: 17 de marzo de 2020
  • Reclamaciones a las listas provisionales: hasta el 25 de marzo de 2020
  • Desistimiento de la solicitud: hasta el 25 de marzo de 2020
  • Publicación de listas definitivas: 31 de marzo de 2020
  • Publicación de las listas de las plazas adjudicadas por los Delegados y Delegadas Territoriales: 21 de abril de 2020
  • Recursos de alzada a las listas definitivas: hasta el 30 de abril de 2020
  • Renuncia a las plazas adjudicadas por los Delegados y las Delegadas: hasta el 5 de mayo de 2020
  • Vigencia de la lista de espera: hasta el 18 de septiembre de 2020
  • En el centro educativo pedido en primer lugar: del 27 de enero al 7 de febrero de 2020





TAILERREAN LANEAN



                         ZORIONAK TALDE!
         

Ostiralean margolan ederrak egin genituen  tailerrean.


Oso langile aritu ginen, eta pintzel eta margoekin gure margolanekin jarraitu genuen.



                                                                  


jueves, 16 de enero de 2020

BARRENETXEKO NEGUTEGIA


BARRENETXEKO NEGUTEGIA

Nondik dator janaria? Nola lortzen ditugu elikagaiak?

Galdera hauei erantzukeko Barrenetxeko negutegira joan gara azalpenak eta informazioa jasotzeko.

Primerako eguna pasatu dugu, eta gainera asko ikasi dugu.


Bigarren zikloa









lunes, 13 de enero de 2020

MINDFULNESS


MINDFULNESS ORBEGOZO ESKOLAN

Zer da?

Une honetan, denon ahotan dabil mindfulness hitza, mundu osoan praktikatzen da eta oso zabalduta dago. Arreta modu honek gure bizitzan gertatzen ari denarekin modu zuzenean erlazionatzen laguntzen digu, unean unekoarekin. Honela, gure benetako errealitateari erreparatzeko aukera dugu, eta estresa, mina, gaixotasuna, maite dugun jendearen galera, edota gure bizitzako bestelako erronkak modu kontzientean lantzeko. 


Mindfulness ongizate balio dezakeen meditazio mota bat da eta baita estresaren eragina gutxitzeko eta arazo klinikoak oso modu eraginkorrean tratatzeko ere. Gaur egun Zientziak zein hainbat erakunde publiko eta pribatuk abalatzen dute Mindfulness meditazioa.