viernes, 23 de octubre de 2020

GORBEIA

ORBEGOZOKOAK GORBEIAN

 

Kaixo Elgeratarrok: 

 

Zelan buelta eskolara? Guri pixka bat kostatu zaigu, baina orain lanean  “piko –pala “ ari gara.

 

Aurten eskolatik egindako  lehenego txangoa kontatuko dugu.Gorbeiako Parke Naturalera izan da.

 

Bigarren eta hirugarren ziklokoak joan ginen. Gure ideia inguru hau, landareak  bertan bizi diren animaliak  eta izakiaren eragina  ezagutzea zen. Baina batez  ere egun dibertigarri bat  eta desberdina eskolatik kanpo  pasatzea zen.

Gorbeiako Parke Naturala 1994ean izendatu zen eta babestutako gune zabalena da, eta Areatza herrian kokatuta dago.

 

Areatzara heldu ginenean bertako monitoreak gure zain egon ziren eta autobusez Parkeko aparkalekuraino  hurbildu ginen. Eta hemendik.ibilbidea hasten da,Saldropotik.

 

Gutxi gora-behera 1,5 km-tako ibilbide zirkularra baina laua  eta zailtasun gutxikoa da.

Ibilbideak 1 ordu eta 30” iraupena du eta ginkana baten laguntzaz betetzen da.

 

Hasi baino lehen taldeka banatu ginen  frogak hobeto betetzeko, zarata gutxiago egiteko eta animaliak ez molestatzeko.

 

Ibilbidean, zaldiak, ardiak,behiak eta satorraren, lurrean egindako zuloak ikusi genituen.

Natura eta gure ingurua zaindu eta babestu behar dugula konturatu ginen eta animaliak eta landareak errespetatu.

 

Ginkanako froga dibertigarriak ziren, desberdindu zuhaitzen enborrak, errekako tenperatura neurtu, animalien bizi tokiak aztertu,…..Oso ondo pasatu genuen.

 

Udazkena da eta zuhaitzetako hostoen koloreak, pagadia, batez ere zoragarria zen, baina ez genuen kontuan izan bezperan euria egin zuela eta hor hasi ziren gure arazoak basoan.

 

Zapatilak, arropa, den dena lokatzez beteta amaitu zuen. Batzuk lokatzean erori  eta goitik-behera zikindu ziren.

 

Hasieran asko haserretu ginen baina gero Areatzako parkean jateko orduan  dena ahaztu zitzaigun. Andreño Nagorek arroz pastela ekarri zuen eta denok poz pozik jan genuen.

 

Naturaz gozatzea oso polita da  baina kontuz… LOKATZAREKIN!

 

 























 




 


Gaurko menua ikasten.

 4.mailakoak landareen gaia ikasi eta gero herbarioa egiten.







HERBARIOA  BAT NOLA EGIN IKASIKO DUGU:

1. LEHENENGO HOSTO DESBERDINAK BATZEN DITUGU.

2.  BI EDO HIRU ASTETAN LEHORTZEKO
HOSTOAK EGUNKARI BARRUAN JARTZEN DITUGU .

3. DENBORA HORI PASATU ETA GERO HOSTOAK SAILKATU DITUGU.

4. ORRIETAN KOLATZEN DITUGU.  

5.  ETA AZALAK  IRUDI POLITEKIN APAINTZEN DUGU.

jueves, 15 de octubre de 2020

La escuela ha recibido un premio de BBK Family en el concurso " Espacio de Conciliación " por la idea de proponer abrir un espacio en el centro para la conciliación todo los días de 16:30 a 17:30 horas, donde se ofrecerían diferentes actividades educativas: fisiológicas, biológicas de añimentación, actividad física y de juego, cognitivas, emocionales y sociales.









 

UDAZKENA



Parkera joan ginen hostoak biltzera, lehortu genituen eta gero zuhaitzak margotu genituen jartzeko. Oso hormairudi handia egin genuen.

Nola egin dugun argazkiz osatutako liburua ere badaukagu.

Fuimos al parque a recoger hojas, las secamos y después pintamos árboles para ponerlas y hacer un mural muy grande.

También tenemos un libro lleno de fotos de como lo hicimos.




                                          










miércoles, 7 de octubre de 2020

 Heziketa fisikoan primeran pasatzen.



                                  ANDEREÑO NAGOREREN AZALPENAK ENTZUTEN.
                       TALDE LANA  OSO GARRANTSITSUA DELA 

                        IKASI DUGU.