Páginas
- Gure eskola / Nuestra escuela
- Non gaude / Donde estamos
- Ordutegia / Horario
- Eskolako antolamendua / Organización escolar
- Jantokia / Comedor
- Liburutegia / Biblioteca
- Eskolako Kanpokoak / Extraescolares
- Eskolako Ospakizunak / Celebraciones Escolares
- Guraso Elkarte /Asociación Padres-Madres
- Konpetentzia digital / Competencia digital
- BALIABIDE DIGITALA BERRIAK
- MATRIKULA EPEA-PLAZO DE MATRICULA
miércoles, 29 de noviembre de 2017
viernes, 24 de noviembre de 2017
martes, 21 de noviembre de 2017
sábado, 18 de noviembre de 2017
GABONAK
Tradizio historikoan, Olentzero Euskal Herrian Eguberria eta Jesus Nazaretekoaren jaiotza iragartzen dituen euskal mitologiaren eta folklorearen pertsonaia da. Toki batzuetako kondairen arabera, azken jentila ere bada, Kixmi edo Jesusen jaiotzaren ondoren beste guztiak desagertu eta gero. Olentzeroren antzinako jatorria paganoa da ordea, neguko solstizioko ospakizunetako pertsonaia, non urte zaharraren amaiera eta urte edo eguzki berriaren etorrera ospatzen diren. Tradiziozko ospakizunean, urte zaharra irudikatzeko,[Sat 1] Olentzero itxurako panpinak ikazkin zikin, arlote, edale eta jatun bat irudikatzen du eta kalez kale eta etxez etxe eramaten dute andetan haur eta gazteek, eskea eginez. Beste batzuetan, ordea, Olentzero moduan mozorrotutako gazte bat da lagun-taldearekin batera doana, eskea eginez betiere. Toki batzuetan kondaira eta abestietan bakarrik aipaturiko pertsonaia izan da. Gehienetan Gabon egunean, abenduaren 24an, ospatzen da Olentzero. Egun, ordea, mundu zabaleko Bizarzuriren antzeko ordezko pertsonaia bilakatu eta, hark bezala, haurren gutunak jaso eta opariak banatzen ditu, askotan pertsonaia bizi moduan. XX. mendeko bukaeratik, Mari Domingi pertsonaia femeninoa ere izan du lagun. Sekularizazioari jarraiki, kristau izaera ere galdu du; aldi berean, ordea, Euskal Herriko eguberrietako pertsonaia nagusia izaten jarraitu du euskal identitatearen ikur garrantzitsu moduan.

Azken urteotan, Olentzeroren ekitaldietan gizonezko pertsonaia horrek duen protagonismoa emakumezko batekin orekatzeko asmoz, Mari Domingiri haren emazte edo neska-lagunaren rolean sartu dute hainbat ekitalditan.[Hainbatek kritikatu egin du emakumeari bigarren mailako rola ematearren tradizioa horrela aldatzea.
GABON KANTAK
Azken urteotan, Olentzeroren ekitaldietan gizonezko pertsonaia horrek duen protagonismoa emakumezko batekin orekatzeko asmoz, Mari Domingiri haren emazte edo neska-lagunaren rolean sartu dute hainbat ekitalditan.[Hainbatek kritikatu egin du emakumeari bigarren mailako rola ematearren tradizioa horrela aldatzea.
GABON KANTAK
Gabon kantak edo Eguberri kantak Eguberri aurreko denboran eta Eguberrietako ospakizunetan kantatu ohi diren abestiak dira. Gabon kanten lehenengo aipamenak Itun Berrian agertzen dira, Jesus Nazaretekoarenjaiotza ospatzeko. Mende askotan zehar, Jesusen jaiotza eta inguruko gertakariak (Errege Magoak edo artzainen adorazioa) izan dira kanta hauen gai nagusia baina XX. mendean zehar, eguberrietako ospakizunari berari buruzko gaiak eta beste elementu profano zenbait joan dira sartzen: familia eta lagun giroa, opariak, Bizar Zuri etab. Garai batean, gabon kantak eguberrietako ospakizunetan eta liturgian soilik abesten baziren ere, egun merkataritza-eremu guztietan ere entzuten da giroko musika moduan, jendeak eguberri girora bildu eta opariak eros ditzan. Euskal Herrian, haur eta gaztetxo taldeak biltzen dira kalez kale eta etxez etxe Olentzero eguneko eskeetan Gabon kantak abesten.
Gabon kantak
Gabon kantak
Egin klik abesti bakoitzean partitura, letra eta mp3a ikusteko:GABONAK
Eguberriak edo Gabonak Eguberri aurreko egunetatik Errege egunera bitarteko egunak eta egun horietan ospatzen diren jaiak dira, hala nola Gabon eguna, Eguberri-eguna, Gabonzahar, Urteberri-eguna eta Errege-eguna. XX. mendearen bigarren erdiaz geroztik, kontsumismoak oparien ohitura hori bultzatu eta muturreraino eraman du,
SANTA LUTZIA
Santa Luzia eguna abenduaren 13an Luzia Sirakusakoaren omenez ospatzen den jaia da, bereziki Italian eta Eskandinavian. Euskal Herrian ere biziki ospatzen da: ohikoa da emakumeen lagun-taldeak egun horretan bildu eta elkarrekin afaltzea eta Zumarragan eta Urretxun Santa Luzia azoka egiten da egun horretan.
GABON EGUNA
Gabon eguna, Euskal Herrian Olentzero edo Olentzero eguna ere deitua, Eguberri jaiaren bezpera da, abenduaren 24an. Jatorrian, katolikoen eta protestanteen artean ospatzen da bereziki, biharamuneko Eguberri jaiaren liturgiaren hasieratzat, Gabona («gau ona») deitzen den gau-ospakizunean. Eguberriak izeneko jai-garaiko lehen ospakizun handia da. Egun, hasierako ospakizunaren esanahia gainditu eta fededunak ez diren familietan ere ospatzen da, familia giroko oturuntza baten inguruan gehienetan. Hainbat herrialdeetan, protestanteetan batez ere, oparien hartu emana ere burutu ohi da
Gabonzahar
Gabonzaharra, gabonzahar-gaua edota urtezahar-gaua urteko azken gaua da. Mundu zabalean jai-giroan ospatu ohi den gaua. Biharamunean, urte berrian ia, Urteberri-eguna ospatzen da.
Gabonzaharra, gabonzahar-gaua edota urtezahar-gaua urteko azken gaua da. Mundu zabalean jai-giroan ospatu ohi den gaua. Biharamunean, urte berrian ia, Urteberri-eguna ospatzen da.
lunes, 6 de noviembre de 2017
HALLOWEEN
KITCHEN DAY
Last day our 6th year's students make these yummy mummies in Halloween's celebrations.
Aurreko egunean, gure 6.mailako ikasleek momia hauek egin zituzten Halloween ospakizunetan.
El otro día, los alumnos de 6º de primaria cocinaron estas momias para celebrar Halloween.
viernes, 3 de noviembre de 2017
Auzoko ortuan udazkeneko landareak landatzen
Urriaren
27an joan ginen mendiko ortura. 2. Eta 3. Zikloko ikasleak joan ginen.
Lurra
prestatu genuen, geroago haziak landatzeko.
Ilarrak eta babak
landatu genituen.
Kevin
taldeko argazkilaria izan zen.
5.mailakoak beheko aldean egon ginen. Mikeldirekin
asko ikasi genuen landareei buruz.
Arrainak hartzen saiatu ginen, baina ez genuen ezer
harrapatu.
Aitana ,
Joaquin, Jeremy eta Ruben ez ziren etorri.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





















































