ORBEGOZOKO IHAUTERIAK:
Pasadan Otsailak 1ean Orbegozoko eskolan primerako eguna pasatu genuen. Ihauteriak ospatzeko tailer desberdinak antolatu genituen. Ziklo guztietako ikasleak nahastu eta taldeak egin genituen. Tailer bakoitzean erdi ordu egon ginen.
Hona hemen maskarak margotzeko eta apaintzeko tailerra.
Beste gela batean mahai jolasak antolatu genituen: dominoa, partxisa,... joko desberdinak proposatu genituen.
Psikogelan goma-apar zatiekin eraikinak eta zirkuituak prestatu genituen. Beste batzuk mozorro ederrak jantzi genituen; erreginak, kaldereroak, tigreak, ...denetarik zegoen!
Beste tailer batean kalejiran eraman genuen pankarta margotu eta apaindu genuen.
Tailerrak egin eta gero argazkien momentu iritsi zen. Bertan, zikloka argazkiak atera genituen perstatutako mozorroarekin. Gero Orbegozoko auzotik kalejira egin genuen batukadaren erritmoa jarraitzen.
Egun zoragarria bukatzeko ikuskizuna egiteko momentua iritsi zen. Lehengo eta behin txikitxuenak "Txaranga" abestia dantzatu zuten. Geroago, lehenego ziklokoek "Maite zaitut" dantzatu zuten. Haien atzetik bigarren ziklokoek "Pixka bat ez mucho" koreagrafia aurkeztu zuten. Bukatzeko hireugarren zikloko ikasle eta andereñoak "I love it" dantzatu zuten.






























No hay comentarios:
Publicar un comentario