Pasadan ostiralean, Azaroak 2, eskolako ikasle guztiek Muñatoneseko gaztelua ikustera eta bisitatzera joan ginen.
Muñatoizko San Martin gaztelua Muskizko San Martin auzoan dagoen gaztelua da, Barbadun eta Kotorrio ibaiek sortzen duten paduran kokatuta. Muskizko findegiaren alboan dago. Eraikina Joan Lopez Salazarrek 1339 aldera hasi zuen.
Bertan zeuden monitoreek azalpen asko eman zizkiguten gazteluari buruz. Nahiz eta eguraldi euritsua izan egun horretan, adi-adi ibili ginen.
Bertan, gazteluaren kanpoko aldea ezagutu zuten. Harresia, fosoa, zubia, dorreak, plaza... eta leku guztien inguruko ezaugarriak azaldu zizkiguten.
Harresiaren ingurutik ibili ginen, bertatik dorre guztiak ikusten ziren eta barruko eta kanpoko zonaldeak.
Gaztelua bisitatu eta gero, ostean, Robin Hood bezala aritu ginen, arku-tiroa praktikatzen buru belarri.
Gero Muskizeko aterpeetan bokatak eta piknikak bazkaldu genituen.






















No hay comentarios:
Publicar un comentario