sábado, 4 de marzo de 2017

AGENDA 21

Eskolako agenda 21

Zer da Eskolako Agenda 21?

EA21 ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko gorapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.

Zertarako da Eskolako Agenda 21?

Hezkuntza-komunitateak Eskolako Agenda 21 programa lantzen du eskolaren iraunkortasuna eta kalitatea garatzeko eta sustatzeko, eta udalerriko garapen iraunkorrean laguntzeko.
Norentzat da Eskolako Agenda 21?

Ikastetxea gune parte-hartzaile, plural, kritiko, osasuntsu eta iraunkor bilakatu eta udalerrian uztartu nahi duten guztiek parte har dezakete Eskolako Agenda 21ean. Horregatik, programa bereziki hezkuntza-komunitate osoari zuzentzen zaio.


Eskolako Agenda 21 Unamuno institutuan

  Hurrengo helburuak dauzkagu:

1. Hondakinen birziklatzea lortzea eta paperaren kontsumoa murriztea.
2. Energiaren kontsumoa murriztea, geletako argiak amatatuz klasetik irtetean.

Beste aldetik,  jardunaldi batzuk egin nahi ditugu:

1. Energiaren kontsumoari buruz eta garapen jasangarriri buruzko bideaok ikustea.
2. Ingurumenari buruzko irteera batzuk egitea.
3. Klima aldaketari buruzko kartel lehiaketa bat.
4. Agenda 21eko Eguna ospatzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario