Pasa den astean Haur Hezkuntzako eta Lehen zikloko ikasleek Campos Eliseos antzokira joan ziren.
Bertan, txontxongiloen ikuskizun ederraz gozatu zuten.
Primerako eguna pasatu genuen!
martes, 19 de noviembre de 2019
BUZTINAREKIN LANEAN
Pasa den Azaroaren 16an bigarren zikloko ikasleek buztinezko hiruko artzain-joko bat egin zuten.
Hona hemen gure ikasleak lan eta lan tailerrean.
Eskulana aurrera eramateko lehenengo buztina oratu eta bildu genuen. Gero, bigunago zegoenean lauki itxura eman genion taula handia egiteko.
Soberan egondako buztin zatiak pieza moduan erabili genituen, marigorringoak eta bitxiloreak egiteko, sei guztira.
martes, 12 de noviembre de 2019
PEÑASKAL AUZOAREN JATORRIA
Pasa den Azaroaren 12an bigarren zikloko ikasleek Peñaskal auzoa bisitatzera joan ziren. Bertan, azalpen ederrak entzun zituzten honen jatorriari buruz. Horrela, auzoa hobeto ezagutzeko aukera izan zuten.
Aldi berean auzoan dauden denda desberdinak bisitatu izan zituzten. Hori kontuan izanda, txantiloi batzuk bete zituzten auzoaren gabeziak antzemateko.
MUNDUKO EKOSISTEMAK:
Hirugarren zikloko ikasleek maketa itzelak prestatu dituzte. Munduko ekosistema desberdinak ikasi eta gero maketa itzeletan irudikatu dituzte haien ikaskuntzak.
Hona hemen aurkezpenak egiten eta azalpenak ematen.
METROKO 25. URTEGARRENA
Pasadan Azaroak 12an Orbegozo eskolako ikasleek Bilboko Moyua enparantzara joan ziren.
Eta gainera zira urdinak oparitu zizkiguten!
Bertan, beste eskola batzuekin batu ziren, metroko 25. urtegarrena ospatzeko denok batera.
Nahiz eta egun euritsua egin, primerako eguna pasa genuen.
Eta gainera zira urdinak oparitu zizkiguten!
martes, 22 de octubre de 2019
GOAZEN ZINEMARA!
Pasadan Urriak 18an lehenengo zikloko ikasleek zinemara joan ziren Bilbora. Bertan, Asterix eta Obelix filma ikusi zuten. Primerako eguna pasa zuten!
Leonardo da Vinci arkitekto, musikari, asmatzaile, ingeniari, eskultore eta margolaria izan zen, Toskanakoa. Berpizkundeko gizonaren arketipotzat deskribatua izan da, eta jeinu unibertsaltzat hartzen da. Famatua da bere maisu-margoengatik, hala nola Azken afaria eta Mona Lisa margoengatik ezaguna da, orobat, teknologia modernora aurreratzen ziren hainbat asmakizun diseinatzeagatik. Gainera, anatomiaren, astronomiaren eta ingeniaritza zibilaren aurrerapenean lagundu zuen. Urriak 3an Orbegozo eskolako bigarren eta hirugarren zikloko ikasleek irteera egin zuten pertsonaia famatu honi buruz gehiago ikasteko. Tailer hauetan aukera izan zuten asmatzaile eta ingeniari moduan lan egiteko.