miércoles, 27 de mayo de 2020

EDUCACIÓN ARTÍSTICA / ARTS&CRAFTS





Kaixo! Hola! Hello! 
How are you? 


Aquí tenéis algunas sencillas y divertidas manualidades para poder hacer desde casa.
Eskulanak etxean egitea gustatuko litzaizuke?
Hemen agertzen diren eskulanak errezak eta politak dira. 
Anima zaitez eta hasi lanean!

LH1 ARTE HEZKUNTZA

KROKODILO BATEN AHOA

Marraztuz, koloreztatzu, monztuz, txotxak edo makilatxoak erabiliz... Ez ahal zaizue iruditzen krokodilo baten ahoa? Zure familiakoekin edo/eta lagunekin berriro elkartzen zarenean jolasteko eta marrazteko ideak.








LH2 ARTE HEZKUNTZA

KOLOREAK SORTZEN


Bazenekien 3 kolore soilik erabiliz sortu daitezkeela beste guztiak? Kolore horiek horia, zian urdina eta magenta dira. Animatzen ahal zara hauek nahastuz best ekolore batzuk sortzen? 
Kolore sorta sortu duzunean saiatu zaitez etxealdiak biziarazi dizkigun sentimenduen izenak kolore horietako batekin erlazionatzen.
LH3 ARTE HEZKUNTZA

ANIMALIA FANTASTIKOAREN SORKUNTZA


Dagoeneko animalia mordoa ezagutuko dituzu ezta? Zer iruditzen zaizu errealitatean ikusi ezin daitekeen animalia fantastiko bat sortzea? Horretarako, zuk nahi dituzun animaliak aukeratu eta hauen atalak konbinatu beharko dituzu. Ariketa nahi duzuen bezala egin dezakezu, marraztuz, aldizkarietan edo interneten aurkitzen dituzun irudiak moztu eta erantsiz collagearen teknikaren bitartez ... 
Animalia sortzen duzunean, emaiozu bere izena eta azaldu ezazu zein animalia ezberdinen atalez osatu duzun, non bizi den eta zertaz elikatzen den! 
Hona hemen adibide batzuk nahiz izan ezkero: 
https://en.calameo.com/read/001004115a45e80a9877c 


LH4 ARTE HEZKUNTZA

ARKITEKTOA NAIZ! 

Arkitektoa naiz! 
Animatzen ahal zara zure etxearene do logelaren planoa marraztu eta ondoren zapata kaxa batean eraikitzera? Hona hemen urratsak: 
https://www.amarauna.euskadi.eus/baliabidea/arkitektoa-naiz/353aa1ff-54e7-4dc5- af0b-4d6fe6cf5b54 
Jarraibideak burutu ondoren, planoan irudikatu duzuna zapata kaxa batean eraikitzera animatzen zaitugu! 

LH5 ARTE HEZKUNTZA

TEKNIKAREKIN MARRAZTEN 

“Exquisito” teknikaz marraztea familiarekin:
Marrazki berezi hau egin ahal izateko, familiakide bat eta bi gauza soilik beharko dituzu: arkatza eta orri bat.
Jarduera hasteko papera, akordeoi bat bailitzan bezala tolestatu beharko duzu 4 edo 5 zati berdinetan.
Jarduera bikoteko batek hasiko du akordeoiaren lehen azalean nahi duen marrazki bat eginez, baina kontuz, bi baldintza bete beharko dira marrazkia egin bitartean: bat, besteak ezin izango du ikusi eta bi, egindako marrazkiaren zati edo marrarenbat hurrengo akordeoiaren azalera pasatu beharko da.
Lehenengo marrazkilariak marrazkia bukatutzat ematean, egindako azala tolestatu eta hurrengo azalean utzitako marren zatia emango zaio bikoteari marretatik jarraiki bere marrazkia sortu dezan. 
Marrazkia, orriaren 4 edo 5 azalak betetzen dituzuenean amaituko da. Orduan, orria erabat ireki eta bion artean sortutako marrazkia ikusi eta margotu ahal izango duzue! 
https://culturainquieta.com/es/inspiring/item/11402-el-cadaver-exquisito-un-juego- creativo-que-revela-el-inconsciente-grupal.html 

LH6 ARTE HEZKUNTZA

KOADRO KLASIKOEN ERALDAKETA 

Jarduera hau egiteko, interneten bilaketa bat egin beharko duzu mundu osoan ezagunak egin diren koadro klasikoak ikusiaz. Hona hemen esaterako Bilboko arte ederren museoan dauden koadroak ikusteko aukera: https://www.amarauna.euskadi.eus/baliabidea/bilboko-arte-ederren-museoa-bisita- birtuala/d6ca3eaa-0f7d-4771-9eff-374433d69497 


























No hay comentarios:

Publicar un comentario