viernes, 12 de mayo de 2017

Gernikako arbolaren kimua / Retoño del árbol de Gernika



Gernikako arbola, Gernikako udalerriko Batzarretxearen aurrean dagoen haritza da, eta euskaldunon sinbolo unibertsalenetako bat da. Bizkaiaren eta bizkaitarren usadiozko askatasunen sinboloa da. Gaur egun, bake-sinbolotzat ere jotzen da. Arbolaren jatorria XIV. mendean dago, eta harrez geroztik, Aita Haritzak eta horren ondorengoek era guztietako gorabeherak bizi izan dituzte, Gerra Zibilean Gernika txikitu zuen bonbardaketa barne, hain zuzen ere Picassok bere koadro ospetsuan islatu zuena.
Usadioaren arabera, dokumentatuta dagoena zuhaitzik zaharrena XIV. mendean jaio zen, Aita Haritza izenekoa, hain zuzen. Zuhaitz hori 1742. urtean hil zen, horren ordez Haritz Zaharra landatu zen, eta haren enborra Gernikako Batzarretxearen ondoan ikus daiteke oraindik ere. Hala ere, Haritz Zaharra 1860. urtean hil zen, eta Haritz Semea landatu zen haren ordez. 2004ko apirilaren 20an hiltzat eman zuten hori ere, eta bere kimuetako batekin ordezkatu zuten, 2015ean hil egin zuela. Gaur egunekoa bostgarrena da.

Zuhaitz sakratuaren kimuak Euskal Herri osoan daude banatuta; horrez gain, J. M. Iparragirrek XIX. mendean konposatutako "Gernikako Arbola" abestiak, euskaldunen ereserki ez-ofizialak, bertso batean dioen moduan: “eman ta zabal zazu munduan frutua” izpirituari jarraiki, Gernikako Arbola planeta osoko leku garrantzitsuetan ere landatu da, eta horregatik, kimu ugari aurki ditzakegu Hego Amerikako herrialde askotan (Argentinan, Kolonbian, Uruguain, Mexikon eta abar), baita Europan ere: esaterako, hiri eternalean, Erroman, alegia. Halaber, beste kimu bat dago landatuta Gurs-eko kontzentrazio-esparruan (Frantzia), Gerra Zibilaren ondoren han preso egon ziren euskaldunen omenez, baita NairobinWangari Maathai bakearen nobel-sariarekin lankidetzan, eta New Yorkeko Zero Gunean ere, adibide batzuk aipatzearren.

Eskolako ortuan ere Gernikako arbolaren kimua landatu da. 

El Árbol de Gernika, en euskera, Gernikako Arbola, es un roble situado delante de la Casa de Juntas en la localidad vizcaína de Gernika, y es sin duda uno de los símbolos más universales de los vascos. Representa las libertades tradicionales de Bizkaia y de los vizcaínos. Hoy en día está considerado también como un símbolo de paz. Sus orígenes se sitúan en el siglo XIV, y desde entonces el Árbol Padre y sus descendientes han sobrevivido a todo tipo de vicisitudes, incluido el devastador bombardeo que arrasó la ciudad de Gernika en la guerra civil y que inspiró a Picasso en su famoso cuadro.
La tradición sitúa el siglo XIV como época de nacimiento del árbol más antiguo documentado, el llamado “Árbol Padre”. Éste murió en 1742, y en su lugar plantaron el llamado “Árbol Viejo”, cuyo tronco puede verse aún en el recinto de la Casa de Juntas de Gernika. Sin embargo, éste también muere en 1860, y es sustituido por el “Árbol Hijo”. El 20 de abril de 2004 es declarado muerto, y reemplazado por uno de sus retoños, que también murió en 2015 y sustituido por el actual, que es el 5º Árbol de Gernika.

Los hijos del árbol sagrado están repartidos por todo Euskal Herria; pero además, obedeciendo al espíritu de la canción compuesta por J. M. Iparragirre en el siglo XIX el “Gernikako Arbola”, himno no oficial de los vascos, que en uno de sus versos dice: “eman ta zabal zazu munduan frutua”: “Da y extiende tu fruto por el mundo”, el Árbol de Gernika también ha desplegado sus raíces por lugares emblemáticos de todo el planeta, y así podemos encontrar retoños en muchos países de Sudamérica (Argentina, Colombia, Uruguay, México, etc), o más cerca, en Europa, en el corazón de la ciudad eterna: Roma. También hay un retoño en el campo de concentración de Gurs (Francia) como homenaje a los vascos allí recluidos tras la guerra civil, o en Nairobi, en colaboración con la premio nobel de la paz: Wangari Maathai, o incluso en la misma zona cero de Nueva York, por poner sólo unos ejemplos.

En la huerta de la escuela también se ha plantado un retoño.






No hay comentarios:

Publicar un comentario