miércoles, 4 de noviembre de 2015

EROSKI

Naturan elikadura ikasten ari garenez, joan den egunean eroskira joan ginen. Andereño Nereak esan zuen bost aldiz jan behar dugula egunero. Eta gosaria garrantzitsuena zela, eskolan lan asko egin nahi badugu. Gauza bat erosten dugunean, kontuan hartu behar dugu produktuaren data eta semaforoaren koloreak, gorria, berdea eta horia. Kolorearen arabera gehiagotan ala gutxiagotan jan dezakegu. Bi talde banatu ginen eta erosketak egin genituen ikasteko nola erosi behar dugun. Eta gero amaitzeko hamaiketako oso gozoa jan genuen eta opari bezala diploma eta jostailu bat eman ziguten.


2. Zikloa

No hay comentarios:

Publicar un comentario