viernes, 21 de junio de 2019


AZKEN EGUNA OSPATZEN


Azken eguna heldu da eta gure ikasle maitagarriok oporrak hasiko dituzte gaur. Momentu zoragarriak bizi izan ditugu eskolan eta agur esateko, jai itzela ospatu dugu Orbegozo eskolan.





Lehengo zikloa Haur Hezkuntzarekin bildu da merendola ederra gozatzeko.


Geroago, Sara ikaslearen urtebetzea ospatu dugu. Zorionak!!!


Energiaren eguna


ENERGIAREN EGUNA

Energiaren eguna ospatzeko 6. mailako ikasleek esperimentu desberdinak egin dituzte.
Taldeka bildu saio desberdinetako azalpenak jasotzeko.


Saiakuntza desberdinak egin dituzte energia nola aurreztu dezakegun ikusteko.




Azalpen desberdinak entzun dituzte saio desberdinei buruz eta gero ikasitako guztia praktikara eraman dute.


lunes, 17 de junio de 2019

URETARAAAA


ORTUAN URETAN!!!

Beroa ailegatu da, eta eguraldiaz disfrutatzeko eskolako ortuan igerileku txikiak jarri ditugu.



Haur Hezkuntzako ikasleek primeran pasatu dute uretan jolasten!


Igerilekuak betetzeko txikien laguntza beharrezkoa izan da.



Pixkanaka-pixkanaka betetzen joan gara...



Ilara prest...


...eta uretara!!!




Primerako eguna pasatu dugu jolasten eta motorrekin ibiltzen.





Egun zoragarria benetan!!!


domingo, 9 de junio de 2019

IZENA IDAZTEN


IZENAK IDAZTEN

Kurtsoa bukatzear dago, eta gure Haur Hezkuntzako ikasleek lan itzela egin dute kurtsoan zehar.



Beraiek egindako lan guztiak gordetzeko eta etxera eramateko karpeta ederrak prestatu ditugu.

Karpeta bakoitzean ikasleen izenak agertuko dira.

Hona hemen gure ikasleak haien izenak ordenagailuetan idazten.




Polit-politak geratu dira!!!


miércoles, 5 de junio de 2019

BALMASEDA




Nola egiten dira txapelak?

Egun gutxi falta dira klaseak bukatzeko. Hori dela eta, kurtso bukaerako irteera egin dugu eskolan. Aurten txapelak egiteko fabrika bat bisitatzera joan gara. Eta ez bakarrik hori! Egunean zehar yinkana dibertigarri bat egin dugu.





Hona hemen aintzinean erabiltzen ziren makinak txapelak egiteko. Prozesu luzea zen, eta makina asko erabili behar ziren.





Azalapenak eman zizkiguten eta bideo bat ikusi genuen baita ere txapelak nola egiten ziren prozesua ondo ulertzeko. Argi eta garbi geratu zitzaugun eta asko ikasi genuen.














Bazkaltzeko orduan La Encartadako jantokian bildu ginen botakak jateko.











Kanpoko partean zelai ederrak zeuden eta jolasteko aukera izan genuen bertako txirristekin.